Hezi eta Ikasi-n hamabost urte baino gehiago daramatzagu proiektu transbertsalak garatzen, birziklatze profesionaleko prestakuntzarako eta arlo soziosanitarioko enplegurako prestakuntzarako.
PROFESIONALTASUN ZIURTAGIRIAK
Gaur egun, Lanbidek egiaztatutako prestakuntza-zentroa gara, profesionaltasun-ziurtagiri hauek emateko:
Profesionaltasun-ziurtagiriak
- Etxez etxeko gizarte eta osasun arreta (SSCS0108)
- Mendekotasuna duten pertsonentzako arreta soziosanitarioa gizarte egoitzetan (SSCS0208)
- Enplegurako lanbide-prestakuntzaren irakaskuntza (SSCE0110)
- Eraikin eta lokaletako gainazal eta altzarien garbiketa (SSCM0108)
- Bitartekaritza Komunitarioa (SSCG0209)
- Telelaguntza deien kudeaketa (SSCG0111)
IKASTAROEN KATALOGOA
Halaber, birziklatze profesionalerako ikastaroen katalogo zabala dugu, aktiboan nahiz langabezian dauden pertsonei bideratuta, baita erakunde publiko eta pribatuentzat eta enpresentzat ere.
LANGABEENTZAKO PRESTAKUNTZA
Prestakuntza-ikastaroak profesionaltasun-ziurtagiriak lortzeko (eduki teorikoa eta praktikak enpresetan).
Enplegagarritasuna hobetzeko ikastaroak, profesionalak hainbat arlotan espezializatzera bideratuta.
PROFESIONALENTZAKO PRESTAKUNTZA ENPRESETAN
Prestakuntza-ekintzak langileen gaitasunak hobetzeko beharrari erantzuteko.
ADMINISTRAZIO PUBLIKOENTZAKO PRESTAKUNTZA
Eskaeraren araberako prestakuntza, Administrazio Publiko bakoitzaren beharretara bideratuta.
ESTIMULAZIO MULTISENTSORIALA SNOEZELEN
Gainera, gure instalazioak egiaztatuta daude estimulazio multisentsoriala trebatzeko Snoezelen ikastaroak emateko.