Zer egiten dugu?
Zerbitzuak eskaintzen ditugu enpresentzat nahiz partikularrentzat, bai aktiboan dauden pertsonak bai langabezian daudenak.
Enpresen arretara zuzenduta, prestakuntza beharren diagnostikoa egin, erakunde bakoitzaren neurriko prestakuntza-planak diseinatu, prestakuntza finantzatzeko diru-laguntzak kudeatu, berdintasun planak diseinatu eta kudeatu, arlo soziosanitarioari lotutako proiektuak sortzeko eta kudeatzeko aholkularitza-zerbitzua eta eskatutako bestelako zerbitzuak ematen ditugu, betiere erantzukizun zibil korporatiboaren ildoan.
Partikularrentzat, birziklatze profesionaleko prestakuntza-planak eta enplegurako prestakuntza egiten ditugu, eta laneko orientazio eta bitartekaritza zerbitzuak eskaintzen ditugu, Enplegu Agentzia garelako.
- Beharrizanen diagnostikoa
- Neurrirako prestakuntza planak
- Diru-laguntzen kudeaketa
- Berdintasun planak
- Proiektuak burutzeko aholkularitza
- Birziklatze profesionalerako prestakuntza planak
- Lanerako prestakuntza
- Laneko orientazioa eta bitartekaritza
- Lan agentzia