Nola egiten dugu?

Pertsonekin

Atención personalizada

ARRETA PERTSONALIZATUA

Prestakuntza eta lan arloko gizarteratze-ibilbide pertsonalizatuak modu parte-hartzailean garatuta. Horietan, pertsonen ezaugarriak eta motibazioak jartzen ditugu beti.

Modelo de atención centrado en la persona

PERTSONARENGAN OINARRITUTAKO ARRETA-EREDUA

Erabilitako metodologia parte-hartzaileek ikasleak etengabe inplikatzen dituzte, eta irakasteko eta ikasteko prozesuaren protagonista bihurtzen dituzten, ekimena, sormena, erantzukizuna eta jakintza praktikoa garatuta. Ikasteko eta lan egiteko ohiturak normalean zer ikasten den hartzen dute kontuan, baina erabiliko den metodologiaren bidez, eskuratutako ezagutzak testuinguru erreal jakin batean nola aplikatu aztertu nahi da. Eredu horrekin, ezagutzak progresiboki eskuratzen dira, planteatutako egoera errealei konponbidea emanez.

Formadores/as expertos/as

PRESTAKUNTZA-TALDE ADITUA

Gure irakasle-taldeak irakaskuntzako esperientzia eta arlo soziosanitarioko esperientzia praktikoa ditu. Guztiak sektorean aktibo dauden profesionalak dira.

Erakundeekin

Experiencia

ESPERIENTZIA

Arlo soziosanitarioa oso ondo ezagutzen dugu, mendekotasunean eta gizarte-bazterkerian dauden pertsonentzat baliabideak kudeatzeko enpresa-sare bateko kideak garelako. Sareko lana sarea osatzen duten erakunde guztien jakintzak eta baliabideak eraldatzea da. Era horretan, jakintzaren, arretaren eta ematen ditugun zerbitzuen ikuskeraren eredu bakarra ezartzea lortzen dugu.

Atención a medida de las necesidades de cada empresa

ENPRESA BAKOITZAREN BEHARREN NEURRIRAKO ARRETA

Konponbide espezifikoak eskaintzen ditugu erakunde bakoitzaren ezaugarrietara egokituta, bai prestakuntza arloan bai aholkularitzan.

Profesionales expertos/as

PROFESIONAL ESPERIENTZIADUNAK

Sektorean esperientzia handia duten profesionalek osatzen dute gure lan-taldea, eta beren jarduera hainbat baliabidetan garatzen dute. Hori dela eta, euren balio nagusiak ezagutza eta esperientzia dira.